Reiki Sakontze II. Maila. Energiaren bitartez Sendatzeko Usui Sistema Naturala
Reiki sakontze ikastaro hau erabat praktikoa da eta hauexek dira jorratzen ditugun gaiak:
Sakontze Reiki ikastaro hau egiteko derrigorrezkoa da gutxienez urte betez Reiki I. Maila praktikatu izatea, autotratamenduak eta tratamenduak beste pertsonei, eta bost printzipioak ondo barneratuta izatea. Beraz, formakuntza hau Reiki-ren erabilpenean eta ezagutzan benetan sakondu nahi duten pertsonei zuzenduta dago.
Bigarren mailako Reiki kanala izateko beharrezkoak diren sintonizazioak presentzialak egiten ditugu. Honek eta sinboloen erabilpenak energia modu zehatzago, indartsuago eta eraginkorragoan erabiltzeko aukera emango digu.
Normalean formakuntza hau lau ordutako hiru saioetan banatzen dut, ikasitakoa eta egiten diren lan energetikoak errazago integratzeko. Orora hamabi ordu presentzial eta praktikoak izango ditugu, eta aurreko eta ondorengo lan pertsonal gidatua.
Maila berdineko formakuntzak ematen ditudanean, nire ikasle guztiek badute aukera ikastaroa nahi bezain beste alditan errepikatzeko, lekua egonez gero, eurek nahi duten diru ekarpen bolondresa eginez.
Hemen duzu Reiki ikastaroei buruzko informazio guztia, mailaka antolaturik:
Comments are closed.