Reiki lehengo maila. Energiaren bitartez sendatzeko Usui Sistema Naturala
Lehen mailako Reiki ikastaro trinko honetan Reiki ezagutzeko eta ondo erabiltzeko behar diren oinarrizko jakinduri toriko-praktikoak irakasten dira. Eskuko gida praktiko laburtu bat eta gomendatutako bibliografia zerrenda banatzen da. Baita ere lehehengo egunetik Reiki praktikatzen hasteko beharrezkoak diren lau zintonizazinoak edo inizizinoak egiten dira.
Bi egunetan banatu daitekeen formakuntza trinkoa da hau. Gero, hogeitabat egunetako autotratamendu eta bestelako tratamendu praktikak egin ostean, hirugarren aukerazko topaketa bat egiteko aukera ematen du beti. Goiz ala arratsalde bateko errepasu eta integrazio klasea.
Benetan Reiki bizi indar unibertsal honen ikasketa eta indartze prozesua, ikastaro trinkoa egin osteko praktikak egin ostean somatuko duzu. Horregatik gutxienez hogeitabat egunetako autotratamenduak eta bestelako tratamendu motak proposatzen dizkizuet. Horren ostean, taldeak nahi izanez gero, hirugarren topaketa informala egingo dugu, bakoitzak esperimentatutakoa konpartitu ahal izateko eta azkeneko zalantzak ondo argitzeko. Nere ikasleek (tokia baldin badago) beti dute bere mailako ikastaroak errepikatu ahal izateko aukera, diru ekarpen boluntarioa eginik. Horrela ikasketak modu errez batean gogoratu, elkarbanatu eta sakondu daitezke.
Comments are closed.