Ondo sentitzeko klaseak

[icon icon=”smiley”] Ondo sentitzeko klaseak

 

Asteroko klase hauetan zera ikasiko dugu: nola erlaxatu eta nola mantendu eta indartu gure osasuna modu natural batean. Beti ere, gorputzari askatasunean adierazten uzten diogunean sentitzen dugun plazerrarekin konektatuz.

Pausoz pauso, errespetuzko entzumen jarrera ireki batean oinarriturik, gure gorputzak esateko duena entzuten eta ulertzen ikasiko dugu. Hau da, gorputz-kontzientzia esnatzen eta zabaltzen. Nola? Adi egoten. Arnasa, mugimendua, mugimendu eza, isiltasuna… gorputzaren sentsazioak entzuten.

Baita ere geure emozio eta pentsamenduak ikusten eta ulertzen ikasiko dugu, murrizten gaituzten jarrerak eta jokabide automatikoak ondo ezagutu eta eraldatu ahal izateko.  Modu horretan, gure gaitasunak askatasun handiagoz eta gozamenez zabaldu eta konpartitu ahal izango ditugu.

Erabiltzen dugun metodologia bizipen ikasketan oinarritutako metodo ondo egituratua eta sortzailea da, klaseetan esperimentatutako ohitura eta jarrera osasuntsu eta berriak eguneroko bizitzan eta gure ingurune gertuan erraztasunez integratu ahal izateko. Arnas eta mugimendu kontzientea, luzapenak, mugimendu integratzaileen segidak, erlaxazioak, meditazioak, ariketa energetikoak eta abar praktikatuko ditugu.

Beraz, astean zehar metatutako tentsio fisikoak, mentalak eta emozionalak askatu nahi badituzu; askeago, lasaiago, malguago, biziago, eta zeure buruarekin gusturago sentitu nahi ba zara; eta eguneroko bizitzan ditugun estres-uneak baliabide pertsonal hobe eta gehiagorekin kudeatu nahi badituzu; zalantzarik gabe, hauek zure klaseak izan daitezke!

 

[icon icon=”splash”] ¿Non? ¿Noiz? ¿Zenbat? ¿Nola?

 

[mini-icon icon=”hand-right”] BARATZA Aretoan. Aldabe Enparantza, 4. 01012 Vitoria-Gasteiz

[mini-icon icon=”time”]  Asteartero,  17:30tatik  19:00etara.   [mini-icon icon=”calendar”] Urritik Ekainara.

[mini-icon icon=”gift”]  50€ hilabetero

Kontaktua Irma Mier [mini-icon icon=”ok”]  645 005 805

 



2012cursosytalleres

Abrir WhatsApp
1
✨¿Puedo ayudarte? · lagun zaitzaket?
Hola, Kaixo 👋🏻
¿puedo ayudarte?
lagun zaitzaket?