Hurrengo Urriaren 24an, larunbata, tailer hauen ikasturte berria hasiko da.

Hilabetean behin, Urritik Ekainera, orora bederatzi topaketa. Hilabeteko topaketa hauek Reiki sendatze naturaleko teknika honetan sakondu nahi duten ikasle ohi eta praktikanteentzat zuzenduta daude. Autoezagutza, auto-sendaketa eta garapen pertsonala dira helburu nagusi. Hilabete bakoitzean gai jakin bat jorratuko dugu. Honek hurrengoari bidea erraztuko diolarik. Hala ere sortzen diren taldeak erdi-irekiak dira. Hau da, prozesu osoa egin daiteke, zein banan banako partehartzeak.

LEHENENGO TOPAKETAn ANATOMIA ENERGETIKOA edo “Argizko gorputzak” jorratuko dugu.

Norberaren energiaren kanpoa sentitzen ikasiko dugu, nola garbitu, konpondu, indartu eta baretu. Baita ere gorputz fisikoarekin, gorputz energetikoarekin eta kontzientziarekin modu bateratuan lan egiten.  Ordutegia: goizez, 11etatik 13:30etara. Prezioa: 30€ topaketa bakoitza ala 80€ hiruhilabeteko osoa.

Interesatuta bazaude, eman ezazu izena lehen bait lehen telefono honetara deituz: 645005805 (Irma)

 

Hilabeteko REIKI
Abrir WhatsApp
1
✨¿Puedo ayudarte? · lagun zaitzaket?
Hola, Kaixo 👋🏻
¿puedo ayudarte?
lagun zaitzaket?