Hirutasun Esentziak

[retinaicon icon=»heart-empty» color=»#ffffff» background=»#F29CA3″ circle=»true» size=»medium»][googlefont font=»Amatic SC» size=»26px» margin=»0px»] Hirutasun Esentziak[/googlefont]  Banakako saioak. Ordubeteko saioak 45 €

Hirutasun Esentziek estres emozionala askatzen laguntzen dute eta estres horren zergatiak zeintzuk diren ezagutzen eta ulertzen. Hau abiapuntu hartuta, edozein gaixotasun edo desorekaren sintomak errazago arindu eta sustraitik konpontzen lagundu dezakegu, berriro errepika ez daitezen. Sendatze metodo natural holistiko honen izena Bat Izatearen Metodoa da eta bere sortzailea Carmen Romanelli terapeuta aditua. Gaixoak osatzen laguntzen hogei urtez baino gehiago Kinesiologia, Bach Lore Terapia eta Oroimen Zelularra, besteak beste, erabili ostean, gure mendietako loreak aztertzen hasi zen eta hamazortzi Hirutasun Esentziak eta eurekin modu eraginkorrenean lan egiteko metodo berritzaile hau sortu zuen.

Kinesiologiako test muskularren bitartez edo radiestesia-tresna jakin batzuk erabiliz, pendulu unibertsala zein biotentsorea, gorputzari galdetzen diogu, lehenik eta behin, non dagoen desorekarik nagusiena eta zein den gaixotasuna sortu duen iturburua edo zergatia. Gero, osatze prozesurako Hirutasun Esentziak eta gorputzaren ukitu terapeutiko-energetikoa erabiliko ditugu batik bat. Banakako saioak dira eta ordubeteko iraupena izaten dute, Irma Mier-ekin Gasteizen.

Hona hemen Hamazortzi Hirutasun Esentziak eta Bat Izatearen Metodoaren sortzaile den Carmen Romanelli-ren hitz batzuk:

Carmen Romanelli

Gizabanakoak bere barne gogoarekin bat izan behar du, bizitzaren erronkei osotasunean aurre egin aha izateko. Norberak barne gidariarekin batera bizitzeko bere esentzia sendotu behar du, propio zaizkion babesa eta independentzia aurkituz. Hirutasunak gizakiaren hiru faktoreen bat izatea esan nahi du: gorputza, arima, espiritua eta bizitza xedea. Esentzia bakoitzak hiru maila hauetan eragiten du bere sendatze lana. Gizakiek integratuta gaudenean, bat izate hori sentitzeko gai garenean, gure pentsamenduak, emozioak eta ekintzak eraikitzaile, sortzaile eta boteretsuak bilakatzen dira.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir WhatsApp
1
✨¿Puedo ayudarte? · lagun zaitzaket?
Hola, Kaixo 👋🏻
¿puedo ayudarte?
lagun zaitzaket?