Erlaxaziozko masaje terapeutikoa

Erlaxaziozko masaje terapeutikoa lore eta olio esentziekin Hirutasun Esentziak eta Aromaterapia

Loreen esentziak eta olioak erabiltzen dugun masaje mota honen bidez, bai gorputz fisikoa zein arima edo gorputz energetikoa ere konpontzen dugu.

Jakina da gure gorputzak tentsio fisikoak, mentalak eta emozionalak gihar, hezur eta artikulazioetan gordetzen dituela, mina, kontrakzio eta gogortasun sintometan isladatuz. Horregatik masaje mota honetan, lehenengo eta behin, arnasa erabiltzen ikasiko dugu metatutako estres guzti hori birziklatzeko eta arintzeko.

Gero, test muskular baten bitartez edo biotentsorea erabiliz, momentuan hobekien dagokizun olio eta esentziak aukeratuko ditugu, masajea efektiboen izan dadin.

Helburua hauxe bait da: tentsioak arindu, minak kendu, nerbio sistema orekatu eta gorputz osoko bizi indarrak eta gogoak berritu.

Ordu beteko masaje oso atsegina da. Gorputz osoa lantzen dugu, atalez atal eta teknika ezberdinak konbinatuz: ukimen eta luzapen fisikoagoak eta energetikoagoak ere bai. Gorputzak berez osatzeko eta ondo sentitzeko duen ahalmena berpiztuz.

 

 

 

 

Abrir WhatsApp
1
✨¿Puedo ayudarte? · lagun zaitzaket?
Hola, Kaixo 👋🏻
¿puedo ayudarte?
lagun zaitzaket?