Norberaren beharretarako formakuntzak

Norberaren beharretarako formakuntzak

Formakuntza mota hauek erabat pertsonalizatuak dira. Edozein banakako pertsonak zein taldeak eska ditzakete.

Gorputz-kontzientzia eta lan energetikoaren arloan sakondu eta tresna berriak eta eraginkorrak ikasi nahi dutenentzako zuzenduta daude: gaixoak eta familiarrak, haur eta gazte, naturopatak, osasun-arloko teknikariak eta profesionalak, hezkuntza-arloko profesionalak, terapeutak, psikomotrizistak, coachak…

Ikasleen beharrak, aurreko ezagutzak, denbora eta baliabideak kontutan hartuta, langintza proposamen egokiena prestatzen dugu.

Adibide gisa, izandako esperientzien artean honako hauek aipa daitezke:

  • Nire zentroan, talde txiki anitzekin, “Garapen pertsonala eta kontzientziaren garapenerako lan energetikoak”, “Nola erabili Reiki beste terapia natural batzuekin”, “Lantokien eta etxebizitzen garbiketa energetikoak”…
  • Awake-Gasteiz” gazteei zuzendutako hezkuntza emozionalerako proiektu barruan, “Erosotasun eremutik ateratzeko ikastaroa”, “Barne oreka lantzeko eta ongi izateko gorputz-teknikak eta lan-energetikoa”
  • Ekialdea Institutuko 1. Mailako ikasleentzat, “Jarreraren higienea gelan: jarrera fisikoa, mentala eta emozionala”…
  • Bizipen” Psikomotrizitate Zentroko langileentzako, “Haurrekin lanean, nola egin gure profilaxi energetikoa”
  • Langraiz Oka Udalako emakumeei zuzendutako formakuntza profesionalaren barruan, “Geriatriako erizaintzako laguntzailearen estresa kudeatzeko ikastaroa” eta “Nola lagundu nagusiei estresa eta emozioak modu osasuntsuan kudeatzen”
  • AVASPABI Trastorno Bipolarreko Elkarterako, “Gaixoei eta senideei zuzendutako estresa eta antsietatea kudeatzeko teknikak”
  • Gasteizko Udalako hirugarren adinako programazioaren barruan, “Biodantza nagusientzat”
  • UPV kultur eta kirol kreditu askeko programa barruan, “Oinarrizko Masaje ikastaroak”
  • Adurtza Ikastolako eskolaz kanpoko ekintzak programa barruan, “Biodantza haurrentzat”…

 

 

 

 

Abrir WhatsApp
1
✨¿Puedo ayudarte? · lagun zaitzaket?
Hola, Kaixo 👋🏻
¿puedo ayudarte?
lagun zaitzaket?