Irma Mier-ek Uztailan egingo diren hurrengo Reiki I ikastaroetako datak aurkezten dizkigu. Hemen, Gasteizen ​ izango dira​ .

 

UZTAILA, lehenengo astean    [icon icon=»cash»]   110 €

Uztailak 2 eta 3
Osteguna, 16:00etatik 20:00etara
Ostirala, 16:00etatik 20:00etara
Aukerazko birpasua: Uztailaren 24an, goizez ala arratsaldez, borondatearen truke.

UZTAILA, asteburuan [icon icon=»cash»] 110 €

Uztailak 18 eta 19
Larunbata, 18:00tatik 20:00tara
Igandea, 10:00etatik 18:00etara
Aukerazko birpasua: Irailaren hasieran, goizez ala arratsaldez, borondatearen truke.
[icon icon=»users»] Talde txikiak: 4-8 lagun

Talde txikietan lan pertsonalagoa eta sakonagoa egin daiteke. Horregatik ikastaro trinko hauetan lau eta zortzi pertsonen bitarteko taldeekin lan egitea gustatzen zait. Beraz, eman ezazu zure izena lehenbailehen taldeak osatu ahal izateko. Hala ere, aurkeztutako datak ez badira zuretzat egokiak, osatu ezazu taldetxo bat eta beste egun batzuetan egingo dugu.

[teaserbox title=»Egitaraua» button=»Kontaktua» link=»https://irmamier.com/eu/kontaktua/» buttonsize=»medium» buttoncolor=»blue» target=»_blank»]

  • Zer da Reiki
    Reiki-ren historia, eskolak, linajeak eta transmisioa
    Reiki-ren bost printzipioak
    Gizakien txakra-sistema energetikoa
    Autotratamendua
    Efektuak eta “bigarren mailako efektuak”
    Autotratamendu laburtua
    Beste pertsonei egindako tratamenduak: mendebaldekoa eta japoniarra
    Reiki-ren beste erabilpen batzuk: animaliak, landareak, jakiak, edariak, laneko tresnak, botikak, harriak eta kristalak…
    Meditazioaren garrantzia: Reiki meditazioak (Gasho y Kokyuhoo) eta Ho´pono pono, besteak beste
    Reiki hurrengo mailak eta ikastaroen azalpena

[/teaserbox]
[icon icon=»smiley»] Benetan Reiki bizi indar unibertsal honen ikasketa eta indartze prozesua, ikastaro trinkoa egin osteko praktikak egin ostean somatuko duzu. Horregatik gutxienez hogeitabat egunetako autotratamenduak eta bestelako tratamendu motak proposatzen dizkizuet. Horren ostean, taldeak nahi izanez gero, hirugarren topaketa informala egingo dugu, bakoitzak esperimentatutakoa konpartitu ahal izateko eta azkeneko zalantzak ondo argitzeko.

[mini-icon icon=»ok»] Nere ikasleek (tokia baldin badago) beti dute bere mailako ikastaroak errepikatu ahal izateko aukera, diru ekarpen boluntarioa eginik. Horrela ikasketak modu errez batean gogoratu, elkarbanatu eta sakondu daitezke.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir WhatsApp
1
✨¿Puedo ayudarte? · lagun zaitzaket?
Hola, Kaixo 👋🏻
¿puedo ayudarte?
lagun zaitzaket?