Hurrengo Reiki ikastaro datak Gasteizen
Irma Mier-ek Ekainan eta Uztailan egingo diren hurrengo Reiki ikastaroetako datak aurkezten dizkigu. Hemen, Gasteizen izango dira . Horrela denbora nahikoa izango duzu zeuretzat egokiena dena aukeratzeko.
EKAINA 110 €
Ekainak 12 eta 13
Ostirala, 18:00tik 20:00tara
Larunbata, 10:00etatik 18:00etara
Aukerazko birpasua: Uztailaren 24an, goizez ala arratsaldez, borondatearen truke.
UZTAILA, lehenengo astean 110 €
Uztailak 2 eta 3
Osteguna, 16:00etatik 20:00etara
Ostirala, 16:00etatik 20:00etara
Aukerazko birpasua: Uztailaren 24an, goizez ala arratsaldez, borondatearen truke.
UZTAILA, asteburuan 110 €
Uztailak 18 eta 19
Larunbata, 18:00tatik 20:00tara
Igandea, 10:00etatik 18:00etara
Aukerazko birpasua: Irailaren hasieran, goizez ala arratsaldez, borondatearen truke.
Talde txikiak: 4-8 lagun
Talde txikietan lan pertsonalagoa eta sakonagoa egin daiteke. Horregatik ikastaro trinko hauetan lau eta zortzi pertsonen bitarteko taldeekin lan egitea gustatzen zait. Beraz, eman ezazu zure izena lehenbailehen taldeak osatu ahal izateko. Hala ere, aurkeztutako datak ez badira zuretzat egokiak, osatu ezazu taldetxo bat eta beste egun batzuetan egingo dugu.
Benetan Reiki bizi indar unibertsal honen ikasketa eta indartze prozesua, ikastaro trinkoa egin osteko praktikak egin ostean somatuko duzu. Horregatik gutxienez hogeitabat egunetako autotratamenduak eta bestelako tratamendu motak proposatzen dizkizuet. Horren ostean, taldeak nahi izanez gero, hirugarren topaketa informala egingo dugu, bakoitzak esperimentatutakoa konpartitu ahal izateko eta azkeneko zalantzak ondo argitzeko.
Nere ikasleek (tokia baldin badago) beti dute bere mailako ikastaroak errepikatu ahal izateko aukera, diru ekarpen boluntarioa eginik. Horrela ikasketak modu errez batean gogoratu, elkarbanatu eta sakondu daitezke.