REIKI SAKONTZE HILEROKO TOPAKETAK
sendaketa natural esperientzia bat, garapen konziente prozesu bat
Zertarako topaketa hauek?
Topaketa hauek Reiki praktikatzen duten pertsonei zuzendutako jarraipenezko formakuntza aukera bat izan nahi dute. Aldiro aldiroko geure jakintasunaren partekatze ikasketa prozesuan oinarrituta, norberaren Reiki bidea eta praktika pertsonalak aberasteko asmoz.
Reiki lehengo ikastaroak eman ostean, zenbait partaideek taldean sakontzen jarraitzeko nahia adierazten zutela ohartu nintzen. Honen ondorioz, topaketa hauek proposatu nituen: urtero bakoitzeko (hiru hilabetean behin), lau ordutako larunbata goiza, prezio jasangarri batean.
Nolakoak dira taldeak?
Sortzen diren taldeak irekiak dira, topaketa guztietara zein bakan batzuetara etor zaitezke.
Lan taldea aurrera eraman ahal izateko, topaketa bakoitzean gutxienezko eta gehienezko partaide kopuru bat izan behar da. Beraz izena emateko epea aste bete lehenago ixten da.
Hasiera batean “Sakontze Topaketak” proposamen hau nerekin ikasitako ikasleei zuzendua bazen ere, gaur egun Usui Reiki Sendatze Sistema Naturalean hazia den pertsona orori irekia da, aurretik elkarrizketa pertsonala derrigorrezkoa izanik.
Zer egiten dugu?
◦ Reiki Meditazioak eta autotratamendu energetikoak
◦ Talde zein binakako Reiki tratamenduak
◦ Kasu zehatzen azterketa eta gida
◦ Teoriaren gogoratze eta sakontzea, eta Reiki eta beste sendaketa teknika energetikoen inguruko ezagutzak zabaldu.
2012-13 ikasturteko datak eta gaiak
12/11/17
Reiki eta… anatomia energetikoa “Argizko gorputzak”
12/12/15
Reiki eta … Hopono’pono “Garen umetxoari opari bat”
13/01/19
Reiki eta… emozioen nagusien lau taldeak “Emozinoen mapa argitzen”
13/02/16
Reiki eta… gorputzaren korazak, izakeraren oskolak “Halakretaren birrintzea”
13/03/16
Reiki eta… pentsamendu baikorra “Hitzen boterea”
13/04/20
Reiki eta… talde lana “Lagun ikustezinak”
13/05/18
Reiki eta… gaitasun pertsonalak “Hazitxoeren loratzea”
13/06/15
Reiki eta … asmoaren indarra “Nahiatik ekintzara”
13/07/20
Reiki eta … argizko sareak “Gu geu sendatuz gero, Ama Lurra ere sendatzen da”
Nola parte hartu?
Izen ematea:Gutxienez topaketa baino aste bete lehenago. Tel. 645 005 805 (Irma) – 945 219 906 (“Raíces”)
Prezioa: 9 topaketaz osatutako prozesu osoan parte hartuz: 300€ (15€ aurrezkia). Banakako topaketetan parte hartuz: 35€ mintegi bakoitza
Lekua: “Raíces” Gorputz Tekniken Zentroa. Obdulio Lpz de Uralde kalea, 17, behea. 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Datak eta ordutegiak: Hile bakoitzeko hirugarren larunbatetan, Azarotik Uztailera bitarten, goizeko 10etatik eguerdikio 14ak arte