HILABETEKO LAN ENERGETIKOARI BURUZKO BIGARREN TOPAKETA: REIKI ETA HO’OPONOPONO… “Garen haurrarentzat, oparitxo bat”.

Datorren Azaroaren 14an, goizeko 11etatik eguerdiko 13:30ak arte, berriro ere elkartuko gara aurreko hilabetean hasitako lan energetikoari buruzko topaketa hauei jarraipena emateko.

Lekua: Irma Mier – Osasun Naturala. Siervas de Jesús Kalea, 29 – 1.pisua- 1. Bulegoa.
Prezioa: 30 €

Oraingo honetan zera ikasiko dugu: Ho´oponopono teknika-meditazioa nola barneratu, bai gure eguneroko praktika pertsonalean, zein besteei ematen diegun Reiki tratamenduetan.
Ho’oponopono Hawaiko jakinduria zaharretik erakarritako praktika sendagarria da. Leen Doktoreak (Ihaleakala Hew Len) egungo terapia lanetara aplikatu ahal izateko eguneratu zuena.

Gure barnean bizi den haurtxoarekin bat eginez, maitasunaren eta ulermenaren indar eraldagarrietan oinarrituta, pentsamenduz, hitzez, sentimenduz eta ekintzez egindako akats guztiak nola zuzendu ikasiko dugu. Modu honetan, akats hauek eragiten dituzten sintoma fisikoak, mentalak, emozionalak edo eta erlaziokoak zuzendu eta askatu ahal izango ditzakegu, bizitza baketsuago, lasaiago eta zoriontsuago bat bizi ahal izateko.

Parte hartzeko gogorik baduzu, lehenbailehen eman ezazu zure izena: Tel. 645 005 805 (Irma) edo infoirmamier@gmail.com

Eta informazio hau ezagutzen duzun beste norbaitentzat interesgarri iruditzen bazaizu, zabaldu! Eskerrik asko!

Hileroko topaketak
Abrir WhatsApp
1
✨¿Puedo ayudarte? · lagun zaitzaket?
Hola, Kaixo 👋🏻
¿puedo ayudarte?
lagun zaitzaket?
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.