Norberaren beharretarako formakuntzak
Formakuntza mota hauek erabat pertsonalizatuak dira. Edozein banakako pertsonak zein taldeak eska ditzakete.
Gorputz-kontzientzia eta lan energetikoaren arloan sakondu eta tresna berriak eta eraginkorrak ikasi nahi dutenentzako zuzenduta daude: gaixoak eta familiarrak, haur eta gazte, naturopatak, osasun-arloko teknikariak eta profesionalak, hezkuntza-arloko profesionalak, terapeutak, psikomotrizistak, coachak…
Ikasleen beharrak, aurreko ezagutzak, denbora eta baliabideak kontutan hartuta, langintza proposamen egokiena prestatzen dugu.
Adibide gisa, izandako esperientzien artean honako hauek aipa daitezke:
- Nire zentroan, talde txiki anitzekin, “Garapen pertsonala eta kontzientziaren garapenerako lan energetikoak”, “Nola erabili Reiki beste terapia natural batzuekin”, “Lantokien eta etxebizitzen garbiketa energetikoak”…
- “Awake-Gasteiz” gazteei zuzendutako hezkuntza emozionalerako proiektu barruan, “Erosotasun eremutik ateratzeko ikastaroa”, “Barne oreka lantzeko eta ongi izateko gorputz-teknikak eta lan-energetikoa”
- Ekialdea Institutuko 1. Mailako ikasleentzat, “Jarreraren higienea gelan: jarrera fisikoa, mentala eta emozionala”…
- “Bizipen” Psikomotrizitate Zentroko langileentzako, “Haurrekin lanean, nola egin gure profilaxi energetikoa”
- Langraiz Oka Udalako emakumeei zuzendutako formakuntza profesionalaren barruan, “Geriatriako erizaintzako laguntzailearen estresa kudeatzeko ikastaroa” eta “Nola lagundu nagusiei estresa eta emozioak modu osasuntsuan kudeatzen”
- AVASPABI Trastorno Bipolarreko Elkarterako, “Gaixoei eta senideei zuzendutako estresa eta antsietatea kudeatzeko teknikak”
- Gasteizko Udalako hirugarren adinako programazioaren barruan, “Biodantza nagusientzat”
- UPV kultur eta kirol kreditu askeko programa barruan, “Oinarrizko Masaje ikastaroak”
- Adurtza Ikastolako eskolaz kanpoko ekintzak programa barruan, “Biodantza haurrentzat”…