---
title: "Reikiren hastapenari buruzko 2 ikastaro uztailean Gasteizen"
description: "Irma Mier-ek Uztailan egingo diren hurrengo Reiki I ikastaroetako datak aurkezten dizkigu. Hemen, Gasteizen ​ izango dira​ .   UZTAILA, lehenengo astean       110 € Uztailak 2 eta 3 Osteguna, 16:00eta..."
url: https://irmamier.com/2015/06/reikiren-hastapenari-buruzko-2-ikastaro-uztailean-gasteizen/
date: 2015-06-17
modified: 2015-06-17
author: "Irma Mier"
image: https://irmamier.com/wp-content/uploads/2015/06/reiki2.jpg
categories: ["Taldeko jarduerak"]
tags: ["irma mier", "maila 1", "reiki", "uztailan"]
type: post
lang: es
---

# Reikiren hastapenari buruzko 2 ikastaro uztailean Gasteizen

**Irma Mier-ek** Uztailan egingo diren hurrengo Reiki I ikastaroetako datak aurkezten dizkigu. Hemen, Gasteizen ​ izango dira​ .

 

##### UZTAILA, lehenengo astean       110 €

Uztailak 2 eta 3

Osteguna, 16:00etatik 20:00etara

Ostirala, 16:00etatik 20:00etara

Aukerazko birpasua: Uztailaren 24an, goizez ala arratsaldez, borondatearen truke.

##### UZTAILA, asteburuan 110 €

Uztailak 18 eta 19

Larunbata, 18:00tatik 20:00tara

Igandea, 10:00etatik 18:00etara

Aukerazko birpasua: Irailaren hasieran, goizez ala arratsaldez, borondatearen truke.

Talde txikiak: 4-8 lagun

Talde txikietan lan pertsonalagoa eta sakonagoa egin daiteke. Horregatik ikastaro trinko hauetan lau eta zortzi pertsonen bitarteko taldeekin lan egitea gustatzen zait. Beraz, eman ezazu zure izena lehenbailehen taldeak osatu ahal izateko. Hala ere, aurkeztutako datak ez badira zuretzat egokiak, osatu ezazu taldetxo bat eta beste egun batzuetan egingo dugu.

- ##### Zer da Reiki ##### Reiki-ren historia, eskolak, linajeak eta transmisioa ##### Reiki-ren bost printzipioak ##### Gizakien txakra-sistema energetikoa ##### Autotratamendua ##### Efektuak eta “bigarren mailako efektuak” ##### Autotratamendu laburtua ##### Beste pertsonei egindako tratamenduak: mendebaldekoa eta japoniarra ##### Reiki-ren beste erabilpen batzuk: animaliak, landareak, jakiak, edariak, laneko tresnak, botikak, harriak eta kristalak… ##### Meditazioaren garrantzia: Reiki meditazioak (Gasho y Kokyuhoo) eta Ho´pono pono, besteak beste ##### Reiki hurrengo mailak eta ikastaroen azalpena

Benetan Reiki bizi indar unibertsal honen ikasketa eta indartze prozesua, ikastaro trinkoa egin osteko praktikak egin ostean somatuko duzu. Horregatik gutxienez hogeitabat egunetako autotratamenduak eta bestelako tratamendu motak proposatzen dizkizuet. Horren ostean, taldeak nahi izanez gero, hirugarren topaketa informala egingo dugu, bakoitzak esperimentatutakoa konpartitu ahal izateko eta azkeneko zalantzak ondo argitzeko.

Nere ikasleek (tokia baldin badago) beti dute bere mailako ikastaroak errepikatu ahal izateko aukera, diru ekarpen boluntarioa eginik. Horrela ikasketak modu errez batean gogoratu, elkarbanatu eta sakondu daitezke.

 
