Contacta: 645 005 805

Osasun Naturala .:. Salud Natural

Sendabide Energetikorako Urrutiko Saioak.

Tratamendua

Sendabide Energetikorako Urrutiko Saioak.

Prezioa: 50 € (banku-transferentziaren bidez)

“ArgitZen” Metodoa

Norentzat dira nagusiki saio hauek? Sendabide energetikoa nahi eta behar duten arren, arrazoi desberdinengatik aurrez aurreko kontsultara etortzerik ez duten pertsonei zuzenduta daude.

1997ko udazkenetik, lehen aldiz halako saioekin lanean hasi nintzenetik, garatzen aritu izan naiz nire lan-sistema hau. Batez ere, sendabide energetikorako hiru teknikatan oinarrituta dago: Erregistro Akashikoen bidezko Sendabidea, Reikia eta Hiru Batasuneko Esentziak. Beti lan egiten dut Gorengo Nia abiapuntu hartuta, eta nire eta tratatu behar dudan pertsonaren  gidarien eta eboluzio-kideen laguntzaz. Lan horrek berarekin dakar ulermena, bizitza-esperientzien ikasketa, kontzientzia handiagoa eta autoerantzukizuna, sendabide-prozesuan eta hazkunde pertsonalean.

Saio hauen balioa da sufrimendua eta bere sintoma fisikoak, mentalak eta emozionalak arintzen laguntzea. Horien sorrerako kausa barne hartzen dute saio hauek eta errotik osatzen dute, lehen aldiz sortu zen toki-denborazko une  beretik.

Pertsonaren ongizatea, garapen hoberena eta bizitza-proiektuak edo arloak oztopatzen dituzten blokeoak deuseztatu daitezke: norberak sortuak, heredatuak, ikasiak edo bereganatuak, kontzienteak eta inkontzienteak.

Metodo honen bitartez, lekuak ere (etxebizitza, lantokia…) urrutitik garbitu eta osatu daitezke, baldin eta leku horietan antzematen badugu berreskuratze pertsonalaren prozesua eragozten duen energia-dentsitate handia.

Saio bakoitzak hiru une ditu:

  1. Antzematea pertsonaren ongizate osoa, suspertze egokia edota bizitzako arloen garapen arina eragozten ari diren energia-blokeoak.
  2. Desblokeoa eta sendatzea.
  3. Barne-indarra eta pertsonak garapen bidean duen ahala aktibatzea.

Saioak aldez aurretik programatzen dira, une egokienean hartu ahal izateko, eta beti egoten da feedback-a telefonoaren bidez edo audio-grabaketaren bidez. Bertan, prozesu osoaren azalpena eta argibide esanguratsuena ematen da, pertsonak bere blokeoen jatorria zehaztasun osoz ulertu ahal izateko eta blokeo horiek berriro sortu   ditzaketen jokabide-ereduak saihesteko. Tratamendu osagarririk edo sendabidea errazteko eta sendotzeko ariketarik behar izanez gero, pertsonak hartarako laguntza ere jasoko du.

Pasa den apiralaren 20an, Sendabide Energetikorako Urrutikoari buruzko hitzaldiaz eta ondorengo galdera-erantzun txandaz disfrutatzeko aukera izan genuen. Hemen entzun (eta jaitsi) dezakezue:

Back to Top

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies