Contacta: 645 005 805

Osasun Naturala .:. Salud Natural

Reiki.

Harmonizazio energetikoa

Tratamendua

Reiki japonierazko hitza da. Reik energia unibertsala, mugagabea eta bukaezina adierazten du, eta kik energia unibertsal horren zati jakin bat da, gure bizi-indar pertsonalarena hain zuzen ere. Reiki, bizidun orori darion indarra da, dena hazarazten eta bizirik mantentzen duena.

Reiki hitzak energia hau transmititzen den metodoa ere adierazten du: eskuen ezarpenaren bitartez berroreka energetikoa lortzeko tratamendu naturala. Reikik pertsonaren maila guztietan du eraginik: fisikoan, psikikoan eta espiritualean, eta desoreka edo gaixotasuna eragiten duen jatorriari heltzen dio. Aldizkako reiki tratamenduek energia-jarioa areagotzen dute, gure burua sendatzeko barne indarra piztuz. Sistema inmunologikoa sendotu eta gogoaren eta buruaren arteko oreka egonkortzen da.

Modu arduratsu eta kontzientean ondo sentitu nahi duten adin eta egoera fisiko guztietako pertsonei zuzendua.

Bizitzaren aldaketa-uneetan: dolu edo bihozminak, erditze ondoko hilabeteak, ebakuntzen ostean, banaketak, bizitza-proiektu aldaketak… Presio fisiko eta psikiko handiko uneetan, halako sintomak daudenean: estresa, nekea, antsietatea, beldurra, nahasmendua… Epe luzeko gaixotasunen tratamendu osagarri bezala, oso lagungarria da albo-ondorioak gutxitzeko, mina arintzeko, erlaxatzeko, egoera pertsonala ulertzeko eta onartzeko…

45€  Ordu beteko saioak gutxi gora behera

 

Reiki ikasi edo sakondu nahi izanez gero, baduzu ere gurekin egiteko aukera.

Reiki IReiki IIReiki III y Maestría

Beste tratamenduak

Back to Top

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies