Contacta: 645 005 805

Osasun Naturala .:. Salud Natural

Ondo sentitzeko klaseak.

Osasun Naturala

Tratamendua

 ONDO SENTITZEKO KLASEAK

 

A steroko klase hauetan zera ikasiko dugu: nola erlaxatu eta nola mantendu eta indartu gure osasuna modu natural batean. Beti ere, gorputzari askatasunean adierazten uzten diogunean sentitzen dugun plazerrarekin konektatuz.

Pausoz pauso, errespetuzko entzumen jarrera ireki batean oinarriturik, gure gorputzak esateko duena entzuten eta ulertzen ikasiko dugu. Hau da, gorputz-kontzientzia esnatzen eta zabaltzen. Nola? Adi egoten. Arnasa, mugimendua, mugimendu eza, isiltasuna… gorputzaren sentsazioak entzuten. Baita ere geure emozio eta pentsamenduak ikusten eta ulertzen ikasiko dugu, murrizten gaituzten jarrerak eta jokabide automatikoak ondo ezagutu eta eraldatu ahal izateko. Modu horretan, gure gaitasunak askatasun handiagoz eta gozamenez zabaldu eta konpartitu ahal izango ditugu. Erabiltzen dugun metodologia bizipen ikasketan oinarritutako metodo ondo egituratua eta sortzailea da, klaseetan esperimentatutako ohitura eta jarrera osasuntsu eta berriak eguneroko bizitzan eta gure ingurune gertuan erraztasunez integratu ahal izateko. Arnas eta mugimendu kontzientea, luzapenak, mugimendu integratzaileen segidak, erlaxazioak, meditazioak, ariketa energetikoak eta abar praktikatuko ditugu.

Beraz, astean zehar metatutako tentsio fisikoak, mentalak eta emozionalak askatu nahi badituzu; askeago, lasaiago, malguago, biziago, eta zeure buruarekin gusturago sentitu nahi ba zara; eta eguneroko bizitzan ditugun estres-uneak baliabide pertsonal hobe eta gehiagorekin kudeatu nahi badituzu; zalantzarik gabe, hauek zure klaseak izan daitezke!

 

Non? Noiz? Zenbat? Nola?

 

  BARATZA Aretoan. Aldabe Enparantza, 4. Vitoria-Gasteiz (Álava / Araba)

  Asteartero, 17:30tatik 19:00etara.   Urritik Ekainara.

  45€/hilabetero

Kontaktua:  Irma Mier    645 005 805

 



2012cursosytalleres

Beste tratamenduak

Back to Top

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies