Contacta: 645 005 805

Osasun Naturala .:. Salud Natural

Irma Mier.

UPV-EHUan Gizarte Langintzan Diplomatua eta Suspertzaile Soziokulturala.

Hamar urtez giza langintzaren inguruan lan egin ostean, beti ere pertsonen eta giza mugimenduen boterea indartzearen nahiarekin helburuz, duela hamabost urte baino gehiago, gutxika gutxika, nire norabide profesionala laguntza terapeutikora eta kontzientziaren garapenerako arlora aldatuz noa.

2527 zenbakidun Naturopata kolegiatua, Masajista, Kinesiologoa, Gorputz Terapeuta, Biodantza Suspertzailea, Reiki irakaslea eta Hirutasun Esentziak Bat Izatearen Metodoaren Funtsezko Terapeuta. Gaur egun, batez ere, Gasteizen lan egiten dut, nire lanaren helburu nagusiak bi izanik: batetik, pertsonei euren oinaze eta atsekabe fisikoa, mentala, zein emozionala askatzen lagundu, eta bestetik, geure zoriontasun pertsonalerako eta guztion onerako, norberaren potentzial eta gaitasun guztiak poztasunez eta osotasunez garatzen lagundu.

Betidanik gizarte duin eta zuzenago baten alde lan egitea nahi izan dut. Guztiontzako mundu osasuntsuago, atseginago eta ederrago bat amesten nuen. Gogo hauek eta nire lanarekin disfrutatzea izan dira ain zuzen ere nire bide pertsonala eta profesionala bideratu dituztenak.

Irma Mier Zarraga

Hauek dira eskaintzen dizkizudan tratamenduak:

Banakako tratamenduak:

Hirutasun Esentziak eta Bat Izatearen Metodoa
Reiki eta harmonizazio energetikoa
Focusing. Gorputzaren entzumen aktiboa eta fokuratzea
Masaje Indarberritzailea eta holistikoa Hirutasun Esentziak eta Aromateriarekin
Ohitura osasuntsuak ikasteko programa pertsonalizatuak

Estresaren eta emozioen kudeaketa osasuntsu baterako Erlaxazio Teknikak eta Lan energetikoa. (Banakako saioak eta talde txikitan).
Garapen pertsonalerako eta osasunaren mantenurako Teknika Energetikoak. (Banakako saioak eta talde txikitan).
Talde-lana

“Ondo Sentitzeko Klaseak”. Gorputz-kontzientziaren bitartez osasuna eta ongizatea garatzeko eta mantentzeko klaseak. (Astean behin).
“Zeure Altxorraren Mapa Ibiltzen”. Norberaren bizitzaren xedea topatzen eta bideratzen laguntzeko tailerrak.
Reiki Formakuntzak – Usui Sistema Sendatze Natural Energetikoa. Maila guztiak. (Gutxienez urtean bitan: Abenduan eta Uztailean).
Reiki eta garapen pertsonalerako topaketa eta mintegiak. (Hilean behin edo hiru hilabetean behin).
Talde eta profesionalentzako formakuntza bereziak, euren beharren arabera.

Lana aurkezpena

 

Back to Top

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies