LAN ENERGETIKOA 4. LANTEGIA: REIKI ETA EMOZIOAK… “Emozioen mapa argitzen”

Datorren Abenduaren 19an, larunbata, goizeko 11etatik eguerdiko 13:30ak arte, berriro ere elkartuko gara aurreko hilabetean hasitako lan energetikoari buruzko topaketa hauei jarraipena emateko.

Lekua: Gure Osasun Naturala Salan    [icon icon=»cash»] Prezioa: 30 €

Oraingo honetan ikuspegi orekatsu eta zabal batetik, emozioen munduan murgilduko gara, modu osasuntsu batean kudeatzeko. Hortarako hausnarketa eta lan energetikoa izango dira erabiliko ditugun bi baliabide nagusiak.

Egingo dugun lana honako hau izango da:

• Denon artean oinarrizko emozioengandik erator daitezkeen sentimendu, zirrarak eta gogo-aldarteak ondo ulertzeko erreferentziako mapa bat sortu.

• Gaurko unean zure bizitza baldintzatzen duten zirrara eta gogo-aldarte kontziente eta inkontzienteak aurkitu.

• Era osasungarrian ez adierazitako zirrarek sortutako estres emozionala askatu.

Parte hartzeko gogorik baduzu, lehenbailehen eman ezazu zure izena: Tel. 645.005.805 (Irma) edo infoirmamier@gmail.com .

[icon icon=»info»] Plazak mugatuak dira eta izen ematearen txanda errespetatuko dugu.

Gogora arazten dizut lantegi hau bederatzi topaketa programa baten barruan kokatzen dela. Hilero, larunbata goiz batean, bi ordu eta erdiko lan energetikoari buruzko lantegi teoriko-praktikoak egiten ditugu. Hilabete bakoitzean gai jakin bat lantzen dugularik. Programa osora etor zaitezke, edo aldiro, bereziki interesatzen zaizun lantegietara. Proposamena Reiki ikasleei eta praktikatzaileei bereziki zuzendua dago, baina autoezagutza lan energetikoaren ildotik esploratu nahi duen edozein pertsona ere ongietorria da.

Informazio gehiago:

Hileroko topaketak

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir WhatsApp
1
✨¿Puedo ayudarte? · lagun zaitzaket?
Hola, Kaixo 👋🏻
¿puedo ayudarte?
lagun zaitzaket?