Reikiko maila aurreratua, Sendatze naturaleko Usui sistema.

Ikastaro aurreratu honek, batez ere praktikoa, helburu du Reiki energia osagarriaren bidez sakontzea nork bere burua ezagutzeko eta sendatzeko eta kontzientzia esnarazteko bidean. Formazio honen bidez Reiki energiaren jarioa indartzen da sintonizazioen bitartez. Era berean, gaixotasunen edo desoreken kausa mental eta emozionalak identifikatzen ikasten da eta norberaren historiaren osatzeko bideari nola ekin irakasten da. Halaber,
ikasten da bertaratu gabeko sendaketak egiten, hau da, urrutitik eta denboran programatu daitezkeenak. Reikiko II. maila egin ahal izateko, beharrezkoa da Reiki I. maila praktikatu izana erregulartasunez, urtebetez gutxienez, eta batez ere, norbera sendatzeko tratamenduak eta Reikiaren bost oinarriak ondo bereganaturik izatea.  Beraz, Reikiko II. maila da euren baitan energia sendagarri unibertsalaren eragina nahikotasunez esperimentatu eta bide horretan jarraitu nahi dutenentzat. Ikastaroak lau orduko hiru saio dauzka. Guztira, zuzeneko 12 ordu. Horiei gehitu behar zaio norberaren lana ikastaroa hasi baino lehen eta bukatu ondoren.

IKASTAROAREN EGITARAUA

• Nork bere burua sendatzeko tratamenduak eta tratamendu sustatuak, denbora mugatuan.

• Gorputz mentala eta emozionala sendatzea.

• Urrutitik eta denboran pertsonak eta egoerak sendatzea.

• Energia garbitzea eta lekuak eta objektuak sendatzea.

• Kristalak eta sendatzeko erremintak programatzea.

• Meditazio aurreratuak eta lan energetiko osagarria.

• Radiestesia terapeutikoaren hastapenak.

• Energiaren ikurrak: energia indartzeko ikurra, ikur mental emozionala, urrutitik transmititzeko ikurra. Beste ikur osagarri batzuk.

EUSK CARTEL REIKI JULIO 2013

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir WhatsApp
1
✨¿Puedo ayudarte? · lagun zaitzaket?
Hola, Kaixo 👋🏻
¿puedo ayudarte?
lagun zaitzaket?