Reikiko oinarrizko maila, Sendatze naturaleko Usui sistema.

Reiki eta sendatze energetikoaren hastapen ikastaroa. Bertan beharrezkoak diren ezaupide teoriko-praktikoak azalduko dira Reikia zer den jakiteko eta egoki erabiltzen ikasteko. Azalpen eskuliburua eta gomendatuko bibliografía banatuko da. Era berean, beharrezkoak diren 4 sintonizazioak egingo dira Reikia praktikatzen hasteko lehenengo egunetik. Formazioa hiru egunetan banatzen da: lehenengo biak jarraian, eta hirugarrena, hogei eta bat egun pasa ondoren. Epe horretan ezinbestekoa da lan pertsonala egitea eta nork bere buruari tratamendua egitea, eta hirugarren eta azken saio horrek helburu izango du integrazioa eta birpasa.

IKASTAROAREN EGITARAUA

  • Zer da Reikia?
  • Historia, hainbat eskola, leinuak eta transmisioa
  • Reikia ardazten duten bost oinarriak
  • Chacren giza sistema energetikoa
  • Nork bere burua tratatzea
  • Ondorioak eta “bigarren mailako ondorioak”
  • Nork bere burua tratatzea laburzki
  • Beste pertsona batzuk tratatzea: mendebaldeko tratamendua eta Japoniako tratamendua
  • Reikiaren erabilera gehigarriak: animaliak, landareak, jakiak, edariak, objektuak, botikak eta kristalak tratatzea eta Kokyuhoo) eta Ho´pono pono meditazioa, besteak beste.
  • Meditazioaren eta lan energetikoaren garrantzia: Reiki meditazioak (Gasho
  • Gainerako Reiki mailen azalpena.
  • Reikia benetan ikasi eta energia sendagarri unibertsal hau pizten da mintegiak egin ondoren, hau da, egunero praktikatzen hasten garenean. Hori dela eta, nork bere burua tratatzeko 21 eguneko gutxieneko konpromisoa eskatzen dut lehenengo lantegia  egin ondoren; era berean, aparteko azken talde topaketa egiteko aukera eskaintzen dut ikastaroaren prezioan sartzen dena.

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir WhatsApp
1
✨¿Puedo ayudarte? · lagun zaitzaket?
Hola, Kaixo 👋🏻
¿puedo ayudarte?
lagun zaitzaket?