Kaixo lagun guztiak!

Zelan joan da Maiatza? Konturatuko zineten barne eta kanpo egoera asko berkokatzen ari direla, bai arlo pertsonalean zein gizarte mailan. Bereziki halakoetan garrantzitsua iruditzen zait eten alditxo batzuk egitea. Gelditu, eta lasaitasunez eta sakontasunez, norbera non dagoen eta nora dihoan aztertu eta erabaki. Bidea modurik osasuntsu eta gozagarrienean eginez.

Ildo honi jarraituz, lehen hausnarketa eta narabidatze pausu horiek, Reiki eta meditazioaren eskutik elkarrekin egiteko aukera batzuk proposatzen dizkizuet. Badakizue, neretzat, bi hauek eskura ditugun tresnetatik eraginkorrenetakoak direla eta.

EKAINA ETA UZTAILARAKO EKINTZAK

Udako oporrak baino lehen:

  • Reiki Sakontze Topaketa Reikin iniziatutako pertsonentzat: Ekainaren 9an, larunbata, 10etatik 14 etara.
  • Reiki Lehen mailako ikastaroa: Uztailaren 7 eta 8an, asteburuan,  eta 27an, arratsaldez.
  • Reiki Bigarren mailako ikastaroa: Uztailaren osteguna 12, ostirala 13 eta ostirala 20an.

Hauetako ekintzaren batean parte hartzeko gogoak badituzu, mesedez, denbora nahikoarekin abisatu, taldeak eta materiala ahalik eta hobekien antolatzen joateko.

Kontaktatzeko, ondoko telefono zenbakietara deitu edo e-mail helbidera mezua bidali: : infoirmamier@gmail.com  645 005805 (Irma) – 945 219 906 («Raíces»).

Beti bezala, nere ikasle ohiak, gogoratu baduzuela aukera lehen zein bigarrren Reiki mailak dohainik errepikatzeko. Ikasitakoa birpasatzeko, zuen esperientziak beste ikasle batzuekin konpartizeko, sakontzeko… Hori bai, lekua murriztua denez, mesedez, denbora nahikoarekin abisatu.

Hurrengo dokumentuetan ekintza bakoitzeko informazio zehatza topa dezakezue: edukiak, ordutegiak eta prezioak.

Besarkada bero bat guztioi

Irma

 

Click aquí para descargarate el pdf con la información; Reiki nivel I

Click aquí para descargarate el pdf con la información; Reiki nivel II

Click aquí para descargarate el pdf con la información; Encuentros de profundización Reiki

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir WhatsApp
1
✨¿Puedo ayudarte? · lagun zaitzaket?
Hola, Kaixo 👋🏻
¿puedo ayudarte?
lagun zaitzaket?